osasuna

Garaion bainatzean erne ibiltzeko eskatu du Osasun Sailak, zizareak direla eta

"Uretako zizare txikiak" azalera itsasten direla ohartarazi dute.

2011ko ekainaren 24a
18:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Uribarri Ganboako urtegian dauden Garaioko bi hondartzetan bainatzean adi ibiltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Ohar batean adierazi dutenez, azken egunetan "uretako zizare txikiak" aurkitu dituzte bi gune horietan.

Neiker Tecnalia laborategiak eta Farmaziako Fakultateko Mikrobiologia eta Parasitologia Departamentuak aztertutako laginen arabera, zizareek ez liekete berez kalterik eragin behar bainu hartzaileei.

Edozein arazo saihesteko, sorosleek markatutako guneetan ez bainatzeko aholkua eman du Osasun Sailak.

Animalia horiek Arabako urtegiko uraren kalitate onaren erakusle direla adierazi du Osasun Sailak, zizareak "ongi oxigenatutako" uretan agertzen baitira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.