Tolosa (Gipuzkoa), 1960
Zuzenbidea du lanbide Garbiñe Biurrunek. Epailea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko magistratua eta Gizarte Arloko presidentea. Demokraziarako Epaileak elkarteko kide da, eta lan zuzenbideko irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean. 2014an, Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak ez zion baimenik eman Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordeko kide izateko,epaile lana eta kidego hori bateragarriak ez zirelakoan. ETAk epaileak jomugan zituela eta, 11 urte eman zituen bizkartzainarekin.
Garbiñe Biurrun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu