«Garden» aritu dela esaten du, oraindik ere, ikastetxeak
Justiziak asmatuko ahal du!». Gaztelueta ikastetxeko zuzendari Imanol Goiarrolak konfiantza azaldu du asteon justizian, Bizkaiko Auzitegiak abusuengatik auzipetutako irakaslearen aurkako auzipetze autoa idatzi duela jakin ostean. Sendiak kontrakoa egotzi badie ere, beti «gardentasunez» jokatu dutela esan du. Biktimaren kontakizunean ikusi du arazoetako bat: «Jatorrizko bertsiotik eboluzionatu egin du». Hedabideen bidez atzo jakin zenez, irakasleak gutun bat idatzi dio zuzendaritzari, errugabe dela esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu