Gipuzkoako Aldundiak atzo iragarri zuen parte hartuko duela BCC Basque Culinary Centerren inaugurazio ekitaldian, baina zehaztu du arratsaldean joango dela, Espainiako printze-printzesak alde egin eta gero. AstearteanForu Aldundiak iragarri zuen ez zuela ekitaldira ordezkaririk bidaliko Espainiako printze-printzesak izango direlako han. Atzo,berriz, foru gobernuak ohar batean jakinarazi zuen Martin Garitano ahaldun nagusia eta Jon Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatuaarratsaldeko ekitaldian izango direla. «Foru Aldundia egitasmo honen partaide izanik, instituzioak goi mailako zentroarekin duen konpromisoa berretsiko du eta babes osoa agertuko dio».
Foru Aldundiak berretsi dugoizean ez dela joango, Espainiako printze-printzesak ekitaldira gonbidatuta daudelako: «Gaur egun Espainiako printze-printzesak Euskal Herriari erabakitzen uzten ez dioten estatu baten ordezkari dira, ez diote herri honi nolako etorkizuna nahi duen zehazten uzten, eta ez diote bakean eta askatasunean bere buruaren jabe izatea ahalbidetzen». Hortaz, estatuaren eta haren ordezkarien jarrera aldatu ezean, foru gobernuko ordezkariek haien jarrerarekiko desadostasuna azaltzen jarraituko dutela azpimarratu du foru gobernuak.
Garitanok BCCren arratsaldeko ekitaldian parte hartuko du
Gipuzkoako Aldundia ez da goizeko ekitaldira joango, Espainiako printze-printzesak egongo direlako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu