Espainiako Gobernuak azkenean aintzat hartuko ditu Arabako herriak Garoñaren itxieraren dinamizazio planean. Zentral nuklearra ixten dutenean inguruko herrietan hainbat proiektu garatzeko plana da, eta hasiera batean Arabako herriak kanpoan uzten bazituen ere, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak esan du planak bere baitan hartuko dituela Arabako herriak ere.
2013. urtean itxiko dute Garoña, eta dinamizazio planak Arabako herriei eragiten ez ziela ikusita, asteartean planari helegitea jartzeko asmoa iragarri zuen Arabako Aldundiak. Aldaketaren ondoren, ordea, Mendiak jakinarazi du jada itxieraren ondoren Arabako herri horietan zer proiektu garatuko dituzten jada ikerketzen ari direla. Gainera, Jaurlaritza herri horiek laguntzeko bere plana egiten ari dela esan du.
EUSKAL HERRIA
Garoñaren itxieraren dinamizazio planak Arabako herriak ere hartuko ditu
Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Espainiako Gobernuaren aldaketa, eta herri horietan zer proiektu garatuko dituzten jada ikertzen ari direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu