Garoñak Belgikako zentral baten akats bera ote duen aztertzen ari da CSN

Greenpeaceren protesta bat Garoñako zentralean. PEDRO ARMESTRE.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseilua Santa Maria de Garoñako (Espainia) eta Cofrendesko (Herrialde Katalanak) zentral nuklearretako erreaktoreen ontzia aztertzen ari da, Belgikako zentral nuklear batean atzemandako arazoak haietan ere ba ote diren argitzeko. Hain zuzen ere, Belgikako erreaktorearen ontzia egin zuen enpresa berak Garoñako eta Cofrendesko hainbat elementu egin zituen.

Belgikako Doel zentral nuklearreko hirugarren erreaktorea abuztuaren hasieran gelditu zuten, ohiko azterketa batean ontzian milaka pitzadura aurkitu ondoren. Belgikako Kontrol Nuklearrerako Agentziak ontziaren egoera aztertzen ari da orandik, baina pitzaduren larritasuna berretsiko balute hura eta antzeko beste errektoreak betiko ixteko proposatu du.

CSNk jakinarazi du Garoñako eta Doeleko ontziak egiteko prozesua «antzekoa» izan zela, baina gaineratu du hainbat ezberdintasun daudela eta horiek galarazten dutela Belgikako zentraleko emaitzak Garoñara zabaltzea: ontziaren neurria, lodiera, barruan duen erreaktore nuklear mota... Bestalde, Cofrendesko ontzia egiteko prozesuak eta materialek Belgikakoarekin zerikusirik ez dutela azaldu du.

Belgikako zentral nuklearretik informazio gehiago jakinarazi bitartean, CSNk nabarmendu du ontziari egindako probak, bertan erabilitako altzairuaren ezaugarriak eta zentralak ikuskatzeko programak aztertzen jarraituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.