Ordezkotza hori egiten hasi arte Madrilgo Auzitegi Prontzialeko 36. instrukzio epaitegiaren arduraduna zen Grande Marlaska. Ondorioz, Garzon lanean hastearekin batera epaitegi hartara itzuli behar zuen.
CGPJk, ordea, Grande Marlaskak Auzitegi Nazionalean jarraituko duela erabaki du. Ez, ordea, orain arte bezala epaile instruktore gisa, Zigor Salan baizik. Ondorioz, Grande Marlaskak ezingo ditu aurrerantzean auziak abiatu eta badaezpadako neurriak hartu.
Espainiako Auzitegi Nazionala
Garzon itzuli arren Auzitegi Nazionalean jarraituko du Grande Marlaskak, baina Zigor Salako epaile
Baltasar Garzon uztailaren 1ean itzuliko den arren, Fernando Grande Marlaska epaileak Espainiako Auzitegi Nazionalean jarraituko du. Hala erabaki du CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Hala ere, ez du orain arte bezala 5. instrukzio epaitegian segituko, baizik eta Zigor Salako epaile izendatu dute. Garzonek ikasketetarako baimena hartu zuenez, haren ordezko gisa hasi zen Grande Marlaska Auzitegi Nazionalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu