Gas ihes bat izan da Bilbo erdiguneko kale batean

Egoera kontrolpean dagoen arren, ingurua itxi egin dute badaezpada.

Suhiltzaileen kamioia, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Suhiltzaileen kamioia, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
2025eko uztailaren 16a
12:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizean trafikoa moztu behar izan dute Bilboko erdigunean gas ihes baten ondorioz. Lanean zebilela, langile batek gas naturala garraiatzen duen hodi bat zulatu du Maximo Agirre kalean. Ez da inor zauritu.

Istripua goizeko hamarrak aldera gertatu da. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, egoera kontrolpean hartu dute.

Hala ere, trafikoa moztu eta ingurua hesitu dute, airean geratu den gasagatik. Inguruko etxebizitzak eta dendak ere hustu egin dituzte, badaezpada, baina 12:30 aldera jendea etxera itzultzen hasi da.

Larrialdi zerbitzuek lanean jarraitzen zuten eguerdian, ohiko egoerara itzuli arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.