Gizartea

Gas ihesa zuen hodia konpondu dute Donostian

5:40an eman dute abisua Nafarroako Etorbidean, eta hau itxita eduki dute goiz osoan. Horrez gain, 56 etxebizitza hustuarazi dituzte. Ez dago zauriturik, eta Gros auzoko mila etxebizitzatan moztuta dute gas zerbitzua.

2008ko azaroaren 18a
15:37
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gas ihesa dela-eta, Donostian Nafarroako Etorbideko 56 etxebizitza hustuarazi egin dituzte gaur goizean, Gros auzoan. Eguerdi partean konpondu dute gas ihesa zuen hodiaNaturgaseko teknikariek.

18. atarikoko goi partean atzeman dute ihesa, eta hiru atariko etxeak hustu dituzte -16, 18 eta 20.enekoak-. Ez da inor zauritu. Hala ere, oraindik Gros auzoko mila etxebizitza inguruk gas-zerbitzurik gabe jarraitzen dute eta arratsalderako konpontzea espero du Naturgasek.

5:40an eman dio abisua bizilagun batek SOS Deiak-i, eta hara joan dira suhiltzaileak, udaltzainak, Ertzaintza eta Naturgas enpresako kideak. Enpresa horretako kideek aitortu dutenez, leku hartan oraindik ere Donostigas sarea dago eta "baliteke kaltetua egotea, zaharkitua dagoelako"; berritzen ari dira. Nafarroako Etorbidea itxi egin dute, ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.