Gasteiz-Eibar (Ap-1) autobideko beste tarte bat zabaldu dute gaur, Gipuzkoa partean: Arlaban-Eskoriatza. 10,8 kilometroko luzera dauka. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Xabier Agirre Arabakoa.
Arrasate-Eskoriatza falta da irekitzeko eta, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiek hitzartua dutenez, ekainean zabalduko dute. Autobidea erabat ireki artean, ordea, Arlaban-Eskoriatza tarteko bidesaria ez dute kobratuko.
Arrasate-Eskoriatzako lanak bi hilabeteko atzerapenez doaz, orain aste batzuk Apotzaga parean izandako luizi batzuk direla-eta.
Arlabango tunelean aurkitutako hamasei anhidrita zainek urte erdi atzeratu dituzte Gasteiz-Eibar autobideko lanak. Guztira, 46,2 kilometro ditu ibilbideak. Obren hasierako aurrekontua 632 milioi eurokoa izan zen. Ondoren, 670 milioi eurora igo zuten. Atzerapenek ere gainkostua handitu egin dute. Orain dela 11 urte hasi zituzten lanak.
Azpiegiturak
Gasteiz-Eibar autobideko Arlaban-Eskoriatza tartea ireki dute
10,8 kilometroko luzera dauka. Ap-1 erabat zabalik izateko Arrasate-Eskoriatza tartea falta da, eta ekainean ireki nahi dute. Orain dela 11 urte hasi zituzten autobideko lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu