Gasteizen adingabe batek salatutako talde bortxaketa gaitzetsi dute

Bortxaketa gaitzesteko atzo egindako elkarretaratzea. RAUL BOGAJO / FOKU.
2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Gasteizko mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Andre Maria Zuriaren plazan, neska adingabe batek salatutako talde bortxaketa gaitzesteko. Joan den asteburuan Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, adingabeak berak sexu erasoa salatu ondotik, Adingabeen Fiskaltza ikertzen ari da abuztuaren hasieratik. El Correo egunkariaren arabera, zazpi mutil adingabe daude erasoarekin lotuta, eta haietako bost ari dira ikertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.