Euskal preso, errefuxiatu eta deportatuak etxeratzeko garaia badela aldarrikatzeko ekitaldiak egingo ditu Sarek Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan. Horiek aurkeztu dituzte gaur, jaien atarian. Batetik, «etxerako garaia dela» aldarrikatuko dute uztailaren 25ean, eguerdian, Foru Plazan, mobilizazio batean. Bestetik, Etxera Eguna antolatu dute abuztuaren 5erako.
Etxeratzea aldarrikapen bat ez baizik lorpen bat izatea nahi dute. Uste dute salbuespen eta mendeku politikak behin betiko amaitu behar direla, «eta ekuazio politikotik kanpo sufrimendua utzi, atea zabalik utzita elkarbizitzaren eta memoria inklusiboaren agertokietara». Hargatik egin dute mobilizazioetan parte hartzeko deia.
Uztailaren 25eko mobilizazioaz gain, egun osoko egitarauaz ondutako jai egun bat antolatu dute abuztuaren 5erako. Herri bazkaria eta Andre Maria Zuritik irtengo de kalejira izango dira egun horretan. Ekitaldia txosnetan amaituko da. Herritarrak ekinaldietan parte hartzera deitu dituzte gaur egin duten agerraldian.