GASTEIZ. Gasteizko Udalak baztertu egin du Forestalia enpresak Araban eraiki nahi duen goi tentsioko sarearen proiektua. Borja Rodriguez Hirigintza eta Etxebizitza Eredurako zinegotziak atzo adierazi zuen proiektua ez dela jasangarria ingurumen ikuspuntutik, eta «atzera-bueltarik gabeko kalteak» eragingo dituela. Sare elektrikoaren plangintza «zentzuz» egiteko eskatu zuen, halaber.
Forestalia enpresak Arabako hiru puntu zeharkatuko dituzten goi tentsioko hiru linea berri eraiki nahi ditu, Zaragoza (Espainia) Gasteizko Arzubiagako eta Jundizeko azpiestazioekin konektatzeko. Linea bat 220 kilometro luze izango da; bestea, 178 kilometro luze, eta laburrenak hiru kilometro izango ditu. Energia hori parke eoliko eta fotovoltaikoetatik garraiatu nahi dute, eta, horretarako, goi tentsioko 184 dorre eraiki nahi dituzte Araban. Espainiako Gobernuak ingurumen eraginaren baimena eman dio egitasmoari.
Gasteizko Udala, Arabako goi tentsioko proiektuaren aurka
Forestalia enpresak goi tentsioko hiru linea eraiki nahi ditu Araban. Guztira 184 dorre paratu nahi ditu lautadan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu