Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan ditu Ibarretxek horiek guztiak. "Euskaldunon gehiengo handiak badakigu Euskadi gure borondatean oinarrituta aukeratzeko eskubidea daukagula, baina badakigu ezin dugula Euskadi eraiki Espainiaren, Frantziaren eta Europaren borondatearen kotnra", adierazi du Ibarretxek.
Ildo horretatik, Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu Berrirako proposamena negoziatzeko, eta ez berehala Espainiako Kongresuan atzera botatzeko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari.Gainera, berriro ohartarazi du negoziaziorik gabe Kongresuak ekimena atzera botatzen badu, herri galdeket egingo duela.
Finean, "ausardia politikoa" eskatu dio Zapaterori. "Argi dago PPren oso itzala oso luzea dela PSOErentzat eta Zapaterorentzat. Horrexegatik da beharrezkoa ausardia izatea. Zapaterori helarazi diodan mezuetako bat hori da, ausardia politikoa izateko unea dela. Bizitza honetan arriskatu egin behar da, zentzuz, baina arriskatu. Eta irribarreez gain ausardia politikoa behar da", esan du.
Antzerako eskaera egin dio Batasunari. Anoetako proposamena "ondo" iruditze zaiola esan du Ibarretxek, baina "esatea bakarrik" alferrikakoa dela, "martxan jarri" behar dela. "Batasunaren munduan ausardia falta da paperetan esandakoa praktikan jartzeko", nabarmendu du.
Euskal Herriko gatazka