Gaur Aiton-amonen Eguna

2011ko uztailaren 11
12:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Sanferminetan normaltasunik bada, gaur berreskuratu du festak. Asteburu jendetsua izan da aurtengoa ere, eta larunbatean zuritasuna zena, zikinkeria zen atzo, bai erdiguneko aparkalekuetan baita autobus geltokian ere. Gaur astelehena izanik, iruindarrek berreskuratuko dute protagonismoa. Aitor-amonen Eguna da gaurkoa, eta ostiralean haurrek egin zuten moduan, gaur festazale beteranoei bereziki zuzenduriko hainbat ekitaldi izango dira.

11:00etan aiton-amonendako meza izango da San Fermin kaperan. Ordubete geroago Yoar eta Jus la Rocha errondailen kontzertu berezia izango dute nagusiek, eurentzat zuzendua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.