Beste eskualdeetan bezala, herri aldizkarien euskara elkarteen, gizarte eragileen eta Bertako Hedabideen (EKT) artean sortu dute ‘Urola-Kostako Hitza’. Elkarteen artean, Txaparro (Zarautz), Uztarria (Azpeitia), Baleike (Zumaia), Danbolinzulo (Zestoa) eta Artzape (Getaria) sartu dira proiektuan. Maxixatzen (Azkoitia) eta Karkara (Orio-Aia) ez; herriotan ‘Hitza’-ren aldeko taldeak sortu dira.
Laugarren ‘Hitza’ izango da Urola-Kostakoa. Tolosaldekoa –bi urte bete berri ditu–, Oarsoaldekoa –2003ko ekainaren 24an sortu zen– eta Lea-Artibai eta Mutrikukoa –2003ko azaroaren 11n– dira beste hirurak, eta egunero 7.500, 5.500 eta 4.000 ale banatzen dituzte, hurrenez hurren.
Euskarazko komunikabideak
Gaur banatu dute ‘Urola-Kostako Hitza’-ren 0 zenbakia
Urola-Kostako etxeetan, taberna eta dendatan, kalean… ‘Urola-Kostako Hitza’ euskarazko egunkariaren 0 zenbakia toki guztietara banatu dute gaur sustatzaileek, 28.000 ale guztira, eta otsailaren erdialdera aterako dute 1. zenbakia. Urola-Kostan prentsan herri informazioa egunero euskaraz ematean dagoen hutsunea betetzera dator egunkaria. Oro har zortzi orrialde edukiko ditu, asteartetik igandera banatuko da eta Gari Berasaluze zarauztarra izango da zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu