ADIERAZPEN ASKATASUNA

Gaur duela bost urte itxi zuten 'Apurtu.org' ataria

Lau lagun atxilotu zituzten. Auzia 2013an artxibatu zuten, lauren aurkako karguak erretiratuta.

Oihane Odria, Miguel Angel Llamas, eta Edurne Sauza webgunearen arduradunak, 2014ko agerraldi batean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 18a
12:34
Entzun

2011ko urtarrilean itxi zuten Apurtu.org webgunea Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aginduz. Hilaren 18an lau lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eta Askatasunaren "propaganda aparatuko" kide izatea egotzi zien, webgune hori kudeatzeagatik. Haietako bat, Miguel Angel Llamas "Pitu", urte eta erdi inguruz izan zuten kartzelan. Koldo García, Edurne Sauzo eta Ohiana Odria ziren beste inputatuak.

Aurrez ere salatu zuten beren aurkako "kriminalizazioa" Apurtu.org-eko kideek. 2009an, eraso informatiko bat jasan zuen webguneak, eta itxita egon zen zenbait astez. Wegune horren itxieraren ondorioz sortu zuten Ateak Ireki ataria, 2013ko azaroaren 13an Auzitegi Nazionalaren aginduz itxia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.