Hondakinak gaika biltzen gaur hasi dira Usurbilen (Gipuzkoa), hainbat astean horretaz herritarrekin lan egin eta prestakuntzak burutu ondoren. Aurrerantzean, norberak aterako ditu zaborrak kalera, etxe atarira. Hondakinak kudeatzeko modu berria jarriko dute abian. Aurreko astean zaborretarako edukiontziak kendu zituzten, lehenago zabor organikoa bereizteko baldeak banau zituzten...
Herrian sortutako hondakinen %80 birziklatu nahi dute. Zaborrak modu iraunkorragoan eta osasungarriagoan kudeatzeko era bilatzen dihardute.
Zaborra biltzeko sistema berria bereizketan oinarritzen da. Ontziak plastikozko poltsetan aterako dituzte, astearte eta ostiraletan; papera, paperezko poltsetan, edo sokaz lotuta, asteazkenetan; birziklatu ezin diren gaiak, igandeetan; zabor organikoa, berriz, astelehen, ostegun eta larunbatetan aterako dute etxeko atarira, atzo banatu zituztenak bezalako balde marroietan. Udalak propio jarritako kamioiak jasoko ditu zaborrak.
Horrez gain, norberak etxean konposta egitea bultzatu du Udalak. Zaborra gutxitzeko urrats garrantzitsua izango da nork bere etxean konposta egitea, Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondoren esanetan.
Sei mila biztanle inguru ditu Usurbilek, eta 2.600 etxebizitza. Eztabaidan 1.200 herritarrek esku hartu dute. 400 etxetan konposta egiten hasiko dira.
Gipuzkoako Errakusketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak dei egin die beste udalerriei, atez ateko bilketa egiten hasteko.
Gizartea
Gaur hasi dute hondakinen atez ateko bilketa Usurbilen
Sistema berriarekin, herrian sortutako zaborren %80 birziklatu nahi dute. Zaborrak modu iraunkorragoan eta osasungarriagoan kudeatzeko helburua daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu