Emakumeen aurkako indarkeria

Gazte bat atxilotu dute ustez neska laguna jotzeagatik

Gertatutakoari buruzko zehaztasunik eman ez duen arren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez 25 urte gazte bt atxilotu dute gaur Barakaldon (Bizkaia) neska laguna jotzea egotzita.

2006ko maiatzaren 6a
17:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Erasoa goizeko bederatzi eta erdiak aldera gertatu da Barakaldoko Jacinto Benavente kalean. Ertzaintzak azaldu duenez, neska San Eloy ospitalera eraman dute. Ertzaintzak ez du gertatutakoari buruzko zehaztasun gehiago eman, ez eta neskak zituen zaurien larritasunaren berri ere. Erasotzailea atxilotu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.