euskal herria

Gazte Danbada jaialdia egingo dute martxo amaieran, antolakunde berriaren sorrera ospatzeko

Martxoaren 29, 30 eta 31n eta apirilaren 1ean izango da jaialdia. Kongresua, berriz, martxoaren 2an.

Maite Asensio Lozano.
2012ko abenduaren 8a
17:13
Entzun

Martxoaren 2an egingo dute Euskal Herriko gazte antolakunde berria eratzeko kongresua, Zukgua prozesuari bukaera emanez, eta jaiotza hori ospatzeko, Gazte Danbada jaialdia antolatu dute aste santurako. Martxoaren 29, 30 eta 31n eta apirilaren 1ean izango da; urtarrilean jakinaraziko dute non izango den, baita zein egitarau edukiko duen ere. Dena den, gaur Bilbon aurreratu dutenez, auzolanean oinarrituko da, eta sormenak zein parte hartzeak garrantzi handia izango dute.


Jaialdiak prest du jada abestia —Gazte Danbada izenekoa, eta Iheskide taldeak ondua. Gaur gauean aurkeztuko dute Durangon, bederatzietatik aurrera, tabernetatik kalejira egin ondoren.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.