euskal herria

Gazte Danbada jaialdia egingo dute Urduñan, ostiraletik astelehenera

"Ernai gazte antolakundearen jaiotza jaialdia" izango da Gazte Danbada.  Proposamen berriak ekarriko ditu, sormenari eta parte hartzeari toki handia eman nahi diotelako, besteak beste. 

2013ko martxoaren 26a
19:33
Entzun

Gazteak elkartu eta auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi, trukatu eta sortzeko aukera izango da Gazte Danbada, antolatzaileek azaldu dutenez. Tailerrak, hitzaldiak, mahai inguruak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak izango dira, besteak beste.

Irailean Zukgua prozesu eratzaileari ekin ziotenetik ehunka lagunek parte hartu dute hausnarketan eta eztabaidan. Prozesu horren helburua "independentzia eta sozialismoa erdiesteko gazte estrategia definitu eta hori garatuko duen antolakundea gorpuztea" izan da, haien arabera.

Helburu hori betetzat jo zuten, martxoaren 2an Lizarran egindako kongresuan: "Orain Ernairi ongietorria emateko modu paregabea dugu aurrean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.