Eusko Legebiltzar berrian gehiago abertzalea izango dela nabarmendu du Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun nagusiak, eta zorionak eman dizkie EAJri eta EH Bilduri. Hori datozen lau urteetan nabaritu egin behar dela uste du, eta «gehiengo abertzalea aktibatzeko deia» egin du. Normalizazio politikoan aurrera egiteko eta «inor baztertu gabe» krisitik ateratzeko baliatu behar da gehiengo hori, bere iritzian.
Abertzale ezkertiarrek Gipuzkoan aurreneko indarra izaten jarraitzen dutelako ere gustura dago, nahiz eta iazko Espainiako Gorteetako hauteskundeetan Amaiurrek jasotakoen baino 15.595 boto gutxiago jaso, etaForu Hauteskundeetan Bilduk eta Aralarrek batera baino 21.870 lagun gutxiagoren babesa lortu. Boto jaitsiera hori aztertu egin behar dela nabarmendu du, eta hausnarketa sakona egingo dutela dio, eragina izan duten aldera guztiak aztertuz. Besteak beste, abstentzioa, gestioa eta «lurraldeko gai polemikoak» izan direla eragile uste du, eta guztiei buruz hausnartuko dutela dio. Jeltzaleek gainerako alderdien «desgastea» kapitalizatu dutela ere uste du.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Bozen ondorena
Gehiengo abertzalea bizkortzeko deia egin dio Garitanok EAJri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu