Musika

Gelatxo eta Elgetaren partiturak liburuan

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Manuel Sodupe =iGelatxo=i eta Jacinto Rivas =iElgeta=i trikitilariekin jarri du martxan Soinua paperean partitura bilduma. Egitasmo honekin errepertorio eta jotzeko estilo zaharrak berreskuratzen saiatu da Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, aintzinako ondare hori egungo trikitiaren parte bihur dadin.

2006ko maiatzaren 11
16:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Mielanjel Haranak egin du Gelatxori buruzko liburuaren hitzaurrea, eta Iker Goenagak Elgetari buruzkoarena. Haranak adierazi duenez, Gelatxoren ekarpenik handiena Bizkaiko trikiti doinuak Gipuzkoan ezagutzera ematea izan zen. Goenagak, berriz, Elgetak bere inguruan egindako trikiti irakasle lan aparta goraipatu du.

Trikitixa Elkarteak, Elgetan (Gipuzkoa) maiatzaren 20an egingo den trikiti jaialdia ere aurkeztu du gaur. Espaloioa Kafe Antzokian izango da jaialdia eta hiru bikotek joko dute: Epelarre eta Zabalek, Laja eta Landakandak eta Tapia eta Leturiak. Jaialdi berean, antzeki obra bat taularatuko dute Patxi Santamaria eta Inazio Tolosa aktoreek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.