Gernikako bonbardaketa izan eta bi egunera —1937ko apirilaren 28an— gertaerari buruzko artikulua ekarri zuen Eguna egunkariak, 100. zenbakian azala emanda. "Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo" izan zen azaleko izenburu nagusia. Azpititulua: "Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago euzkotarren gogoa, baña". (hemen azala neurri handiagoan)
Testuko zenbait esaldi:
- "Gernika, euzkotarron uri kutun, leku maitagarriena triskatuta idoro dogu".
- "Ez kalerik ez etxerik osorik laga dabe paxisten egazkin madarikatuetako bonba edentsuak".
- "Etxe gitxi geratu dira ikutu barik Gernikan".
- "Lertzeko bonba pilak jaurtitzen ekin eutsen egazkiñak, gero su-emaleak ere ugari bota zituen, eta uria ezeztatuta laga eben zearo".
- "Arratsaldeko lau ta erdiak aldean agertu zan lenengo egazkiña Gernika gain".
- "Iluntzera arte egazkiñak eurenari ekin eutsen. Lau ordu luzetan botatako suagak zenbat izan diran ez dogu jakin".