Gernika memoria gune izendatzeko eskatu dute

2022ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Espainiako Memoria Demokratikoaren Legeak Gernika-Lumo (Bizkaia) memoria gune izendatzeko eskatu dute hainbat elkarte memorialistak eta biktimen familiak, Emilio Silva Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteko buruak atzo Efe agentziari adierazi zionez. Elkarteek planteatu dute inbentario bat egitea «oroitzeko, informatzeko eta erakusteko» helburuarekin, eta, horretarako, «memoria demokratikoaren» erakusgarri diren lekuen zerrenda osatu dute. Memoria Demokratikoaren Lege berriaren arabera, leku jakin bat zerrendan egoteko beharrezkoa izanen da leku horretan herritarren aurkako «errepresio» ekintzak egon izana. Gune horiei oniritzia eman behar die Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.