Gernikaren bonbardaketak munduan zer eragin izan zuen aztertuko dute gaur eta bihar artean, nazioarteko topaketetan. Gernika-Lumoko Bakearen Museoa Fundazioak eta Gernikako Bonbardaketari buruzko dokumentazio zentroak antolatu dute sinposioa, Bizkaiko herri horren kontrako 1937ko erasoak Alemanian, Italian, Frantzian, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan zer-nolako eragina utzi zuen aztertzeko. Hainbat historialari, kazetari eta unibertsitateko irakasle —Nuremberg, Turin, Reno, Rovira e Virgili, Bordele, Madrilgo Autonoma eta Euskal Herriko Unibertsitatekoak— elkartuko dituzte.
Gernika bonbardatu zutela 75 urte beteko dira etzi, eta egitarau zabala antolatu dute Gernika Batzordeak eta Gernikako herriak. Herenegun Gernika eta Gernikak oroimenean ekitaldia egin zuten Foru plazan; 1936ko gerran bonbardatutako Bizkaiko beste 21 herri omendu zituzten. Euskal PEN klubak batutako mundu osoko poemak ere irakurri zituzten, eta Kurdistango Dersim herriko alkate Edibe Sahini hitza eman zioten. «Euskal Herria bezala, herri kurdua ere autodeterminazioa eskatzen ari da», adierazi zien plazan bildutakoei. Gaur, bestalde, Kukai eta Ttanttaka taldeek 1937 gogoaren bidezidorretatik obra eskainiko dute Lizeo antzokian, 20:30ean.
Gernikako bonbardaketak munduan zer eragin izan zuen aztergai, gaur eta bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu