Gernika-Lumoko (Bizkaia) azoka egun nagusia da gaurkoa: urriko azken astelehena. Ohiko baserritar, saltoki zein bisitari kopurua biderkatzeaz gain, lehiaketa handiak egiten dira nekazarien lana saritzeko. Euria ere ari da izaten, ordea, gaurko protagonista. Hala ere, milaka lagun bildu dira.
3.300 eurotan saldu dute gazta irabazlea. Olaberriko (Gipuzkoa) Aizpea gaztandegia izan da sariduna, eta Katxi Morgako (Bizkaia) jatetxeak erosi du gazta erdia, 3.300 eurotan.
Antolatzaileek agertu dutenez, 320 baserritar baino gehiago ari dira parte hartzen ortukari, fruta eta bestelako produktuen lehiaketan. Baina guztiek ez dute sariketan parte hartzen, eta gai batzuen edo besteen 900 bat postu eta saltoki daude jarrita Gernikako kaleetan.
Gainera, musikaren animazioa sumatzen ari da han; hala nola, trikitixarena. Bertsolariak ere izan dira, besteak beste, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Sebastian Lizaso.
Gaurko egunez milaka lagun hartzen dituzte Gernikako kaleek.
Informazio gehiago Busturialdeko Hitza-ren webean.
Gernikan azoka handia, euripean
Urteko feria nagusia dute gaurkoa, urriko azken astelehenekoa. 3.300 eurotan saldu dute gazta irabazlea. 300 baserritarretik gora ari dira parte hartzen lehiaketetan. Milaka lagun bildu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu