Geroa Baik esan du ez duela onartuko 'euskal Y'-a eta AHTa Gasteizen lotzea
IRUÑEA. Espainiako Gobernuak oraindik ez du erabaki non egingo den Nafarroako AHTaren eta euskal Y-aren arteko lotura, Ezkio-Itsason edo Gasteizen. Geroa Baik, halere, argi du Madrilek Gasteizko aukera hobetsiko duela. Koldo Martinez senatariak irmo salatu du koalizioak ez duela hori onartuko «inondik ere»: «Gasteizko aukeraren aldeko apustua ingurumenari eta Sakanako gizarteari eragindako orbain bat da, eta lurraldea erdibitzen du». Geroa Bai eta Navarra Suma Ezkion lotzearen alde daude, eta PSNk ez du iritzirik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu