EUSKAL PRESOAK. SAKABANAKETA

Geroz eta gehiago, geroz eta urrutiago

671 preso daude Euskal Preso Politikoen Kolektiboan, inoiz baino gehiago

Erredakzioa
DONOSTIA
2003ko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren baitan inoiz baino preso gehiago dago gaur egun: 671, Etxerat-ek emandako datuen arabera. Horietatik 24 soilik daude Euskal Herriko kartzeletan, gainerako gehienak Espainiako etaFrantziako kartzeletan daude hurrenez hurren, 518 eta 117 preso daude hango kartzeletan.

Halaber, Madrilen eta Parisen inon baino euskal preso gehiago dago. Hala, Madrilgo zazpi kartzeletan 144 preso daude. Parisko bederatzi espetxetan, berriz, 81.

Hamabi preso Frantzia eta Espainiatik kanpo

Mundu zabalean ere badaude EPPKko presoak: Erresuma Batuan bat, Argentinan bat, Alemanian bat, Mexikon bost, Quebecen bi eta Holandan beste bi preso daude.

Bataz beste, 580 kilometro egiten dituzte Espainiako kartzelaren batean preso daudenen senideek eta lagunek haiek bisitatzera joateko; Frantziako espetxeetako presoak bisitatzera joateko, berriz, 830 kilometro egiten dituzte, batez beste.

Gutxi gora-behera, egiten dituzten kilometroak kontuan hartuta, munduari hogei bira ematen diete astero presoak bisitatzera joaten diren senitarteko eta lagunek. Eta hilabeteko bisita guztiak eginez gero, hilero 1.350 euro ordaindu behar dute bidaia gastuetan.

Sakabanaketa indarrean jarri zenetik (1987tik) bidaietan jazo diren istripuetan 13 lagun hil dira. Azken ezbehar larria joan den otsailaren 28an gertatu zen: Juankar Balerdi bisitatzera zihoazela, bizia galdu zuten haren ama Argi Iturraldek eta anaia Iñaki Balerdik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.