Nahikoa izerdi bota dute australiarrek batez ere, Ghanak markagailua berdindu eta Kewell kanporatuta Australia bat gutxioagorekin geratu ondoren. Merezita ere, ez du garaipena lortu, eta Ghanak ez du jakin izan baliatzen aurkaria hamar jokalarirekin geratzea.
Australiarrak aurreratu dira markagailuan hamargarren minutuan Holmanen golari esker, eta Kingson atezainak huts egitearen ondorioz, baina partidaren jokaldi erabakigarria 24. minutuan heldu da. Mensahren jaurtiketa eskuz desbideratu du Kewellek, eta kanporatu egin du arbitroak. Gyanek penaltia gol bilakatzearekin batera afrikarrek berdindu egin dute.
Bigarren zatian Ghanako jokalariak saiatu dira aurrea hartzen, baina australiarrek gogor defendatu dute euren atea, eta aukerak ere izan dituzte partida irabazteko. Azken minutuak australiarrenak izan dira, baina ez dute aurreratzea lortu.
Emaitza horri esker, Ghana D taldeko lider da lau punturekin, Alemaniak eta Serbiak hiru dituzte, eta Australiak bakar bat dauka. Hilaren 23an jokatuko dituzte partida erabakigarriak.
Ghana 1. Kingson, Sarpei, Pantsil, Annan, Jonathan, Tagoe, Ayew, Vorsah, Addy, Asamoah, Prince.
Australia 1. Schwarzer, Neill, Moore, Culina, Emerton, Whilkshire, Kewell, Holman, Valeri, Carney, Bresciano.
0-1: Holman (10m). 1-1: Gyan, penaltiz (24m).
D multzoa
Ghanak ezin izan du irabazi
Australiarrek bat gutxiagorekin geratuta ere, hobeto jokatu dute afrikarrek baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu