Gidari bat hil da, zihoan ibilgailua irauli eta gero
DEIKAZTELU. Gizonezko bat zendu zen atzo Deikaztelu eta Allo arteko bide batean, Nafarroan, gidatzen zuen lur orotako ibilgailua bidetik atera eta iraulita. Gizonezkoa, 42 urtekoa, bere bi semeekin zihoan autoan, baina 4 eta 7 urteko umeek ez zuten zauririk egin. 13:30 aurretik gertatu zen istripua. Foruzaingoak ikerketa hasi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu