Gilen Goiti irailaren 6an epaituko dute; bitartean, kontrolpean aske da

Harekin batera igandean atxilotu zuten gazte adingabea urriaren 4an epaituko dute

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Igandean Baionan atxilotu Gilen Goiti irailaren 6an epaituko dute, eta harekin batera atxilotutako adingabeko gaztea, urriaren 4an. Bitartean, kontrol judizial pean aske gelditzen da Goiti. Baldintzen artean, astero izenpetzera joan beharko du Baionako komisaldegira, ezingo du Frantziako Estatutik atera eta Pirinio Atlantikoetako eta Landetako departamenduetako bestak debekatuak zaizkio. Auzia bitartean, preso sartu ez izana «erabaki ona» dela adierazi zuen Xantiana Cachenaut Goitiren abokatuak. Berriz preso sartua izateko arriskua du Goitik, hiru urteko espetxe zigorra ezarri ziotelako ekainean, horietarik bi baldintzapeko askatasunarekin.

Igandean atxilotu zituzten, UPN torturatzaile lelopean egin elkarretaratzean zirela. Polizia «atzeman, jo eta gaizki tratatzea» leporatua zaie, Anne Kayanakis prokuradoreak zehaztu duenez. Haatik, defentsak hori ukatzen duela jakinarazi zuen Cachenautek atzo. Biak Baionako komisaldegian galdekatuak izan dira: Goiti atzo, 13:00 arte; adingabea, astelehen arratsaldea arte.

Tentsioak elkarretaratzean

Urtero bezala besten kari, Baionako eta Iruñeko herriko etxeko ordezkaritza batek egin desfilearen aitzinean izan zen protesta. Tentsio uneak izan ziren bertaratutako jendeen eta Poliziaren artean. Zibilez jantzirik ziren polizia batzuk manifestariei «jazarri zitzaizkien, irainduz eta keinu bortitzak eginez», Askatasunak jakinarazi duenez. Tentsioa handituz zihoala, polizia gehiago etorri eta istiluak izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.