Gipuzkoako Aldundiak ez du ordezkaririk bidaliko BCCren inauguraziora

Espainiako printze-printzesak «herri honen ukazioaren sinbolo» direla dio foru gobernuak

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du ordezkaririk bidaliko datorren astelehenean Donostian izango den BCC Basque Culinary Centerren inaugurazio ekitaldira, Espainiako printze-printzesak izango direlako ekitaldian. Haiek «herri honen ukazioaren sinbolo» direlako ez da joango foru gobernua ekitaldi horretara, Larraitz Ugarte foru gobernuko bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez.

Diputatuen Kontseiluak atzo hartu zuen ekitaldira ez joateko erabakia. «Gipuzkoar asko minduta sentituko lirateke diputazioak inaugurazio horretara Espainiako printze-printzesarekin batera parte hartuko balu». BCCren garrantzia aipatu zuen bozeramaileak, baina, «zoritxarrez», ez direla joango erantsi zuen. Herenegun Martin Garitano ahaldun nagusiak gai horri buruz esandako hitzak «intentzio txarrez manipulatu» egin zirela salatu zuen Ugartek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.