Gizartea

Gipuzkoako autobus enpresak zigortu dituzte, kartela osatzea egotzita

Lehiaren Euskal Agentziak egindako ikerketaren arabera, zerbitzuen prezioak hitzartu zituzten eta ibilbideak banatu, "betetzen ez zuten enpresa errebeldeei boikota eginez".

Aizpurua autobusen egoitza. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 29a
15:09
Entzun

Isun ekonomikoa jarri diete Avitrans Gipuzkoako autobus zerbitzuen enpresen elkarteari eta 18 autobus enpresei. Milioi bat euroren isunak dira denetara.

Abenduaren 27an hartutako erabakiaren ebazpena gaur jakinarazi dute. Han dio 1988tik 2015era bitartean egin zutela kartela; herritarrek garestiago jaso zutela zerbitzua, eta merkatuko ateak itxi zizkietela beste enpresa batzuei. Jakina zen ikerketa egiten ari zirela, eta orain diote susmoak egia direla frogatu dela.

Honako hauek dira Lehiaren Euskal Agentziak jarritako isunak: Avitrans (20.000 euro), Aizpurua (127.332,55 euro), Alustiza Bidaiak (23.902,85 euro), Arteondo autobusak (20.062,80), Autobuses Urbanos Irun Fuenterrabia (75.846,37), Garayar (47.940,27 euros), Escudero Hermanos (5.446,74), Autocares Iparraguirre (49.281,51), Bengoetxea autobusak (19.396,93), Díez (44.941,56), Goierri Bus (41.435,77), Goierrialdea (53.394,95), Gure Bus (20.472,54), Apaolaza (14.469,24), Pesa (277.800), Tolosaldea bus (77.071,59), Unitravel (3.125,79) eta Urpa (9.572,99).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.