Euskal Herria

Gipuzkoako Diputazioa Nafarroako Gobernuarekin bilduko da, bidesari berrietaz hitz egiteko

PSE-EEk adierazi du ez duela arkupe sistemaren proposamena babestuko.

urtzi urkizu
2013ko ekainaren 19a
17:49
Entzun

Gipuzkoako hainbat errepidetan arkupe sistema martxan jartzeko asmoa du Gipuzkoako Diputazioak. Sistema horretan ez diete kobratuko Gipuzkoako ibilgailu arinei. Eta joan den astean foru aldundiak iragarri zuenez, 2014ko urrirako sistema martxan egotea nahi dute. Urtean 38 milioi euroko sarrerak izango lituzke diputazioak sistema horri esker. Bidegiren zorrari aurre egin nahi dio modu horretan.

Gaur goizean Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu du uztailaren 1ean Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilari Luis Zarralukirekin bilduko dela, gaiaz hitz egiteko. Arabako eta Bizkaiko diputazioetako ordezkariekin ere bilerak egingo dituztela aurreratu du. Deskontu politikak aztertzeko egingo dituzte bilera horiek. Gainera, garraio publikoan ere pausoak eman nahi ditu Gipuzkoako Diputazioak beste lurraldeetako erakundeekin. Gipuzkoako Batzar Nagusietan bidesarien foru araua aurkeztu aurretik, sistemak nola osagarritu aztertuko ditu Gipuzkoako Diputazioak Nafarroako Gobernuarekin zein Bizkaiko eta Arabako aldundiekin.

Gipuzkoako PSE-EEk adierazi du ez duela arkupe sistemaren proposamena babestuko, «ez duelako segurtasun juridikorik». Sozialisten arabera, Europaren oniritzia izateko bermerik ez du.

Bestetik, Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek esan du UPNren gobernua «benetan kezkatuta» dagoela Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri nahi duen arkupe sistemarekin. «Arduragabetzat» jo du bere jokaera. «Gerta daiteke ibilgailu batzuk, bereziki kamioiak, Gipuzkoatik baino Belatetik joatea, errepide hori gehiegi kargatuz». Uztailaren 1eko bileran, Zarralukik gobernu foralaren «ezinegona» adieraziko dio Ugarteri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.