OSASUNA

Gipuzkoako erietxeetan etorkinei fakturak ematen dizkietela salatu dute

Jatorri Anitz Herri Bat elkarteko kideek salatu dute osasun txartela eta egoitza baimena ukatzen ari direla etorkinei. Jakinarazi dute beherakoak jotako ume bat artatzeagatik 150 euroko faktura eman dietela guraso batzuei.

2013ko apirilaren 25a
12:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Paperik ez daukaten etorkinak ohiko osasun arretatik kanpo uztea Gipuzkoan ere eragina izaten ari dela salatu du Jatorri Anitz Herri Bat elkarteak. "Gertaera errepikatuak" izaten ari direla berri eman du; besteak beste, etorkinei osasun txartelik ez dietela ematen, eta larrialdietara bideratu ondoren fakturak ematen dizkietela. Diarreak jotako ume baten gurasoei, adibidez, 150 euroko faktura eman zieten ospitalean, elkarte horren arabera.

Ohartarazi dute, gainera, oinarrizko gizarte laguntzetan eta egoitza baimenetan trabak daudela; laguntzak atzerapenez iristen zaizkie behar dituzten pertsonei, eta salatu dute Espainiako Gobernuak Gipuzkoan daukan ordezkaritzak "sistematikoki" ukatzen dituela egoitza baimenak. 

Egoera hori ikusita, maiatzean protesta hainbat antolatzeko asmoa du Jatorri Anitz Herri Bat taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.