ingurumena

Gipuzkoan markatutako hegaluze batek ibilitako distantzia luzeenaren errekorra lortu du

Venezuelan arrantzatu baitute berriro. Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak lerro zuzenean erregistratutako distantzia luzeena da.

2013ko azaroaren 7a
15:33
Entzun 00:00:0000:00:00

6.370 kilometro, Ozeano Atlantikoan: horixe da Gipuzkoako kostaldean, Donostiatik hogei kilometro iparraldera, 2006ko urrian markatutako eta askatutako hegaluze batek lerro zuzenean egin duen ibilbide luzea. Arraina Venezuelan harrapatu dute arrantzale batzuek.

Atlantikoko Hegaluzea Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordean (ICCAT) erregistratutako hegaluzeen artean distantzia luzeena egin duena da. Markatzeko unean, arrainak urtebete zuen, 50 zentimetroko luzera eta 2,5 kilogramoko pisua. Harrapatu dutenean, sei urte eta erdi geroago, 21,8 kilogramo eta 100 zentimetro zituen.

Atlantikoa zeharkatu duten hegaluzeei buruzko oso erregistro gutxi dago, AZTI-Tecnaliak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.