Ibilaldia

Giro ederrean egin dute ikastolen aldeko jaia Santurtzin

Bihotz Gaztea ikastolak antolatu duen bigarren Ibilaldia izan da aurtengoa. Bost kilometroko ibilbidea eta lau gune prestatu dituzte.

jarraia152579.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 27a
08:23
Entzun

Duela hamahiru urte ere Santurtzin egin zuten Ibilaldia, Bihotz Gaztea ikastolaren alde. Aurten bigarrengoz egokitu zaie jaialdia antolatzea, izan ere ordutik hona bikoiztu egin da ikasle kopurua eta eraikina txiki geratu zaie. 

Ilusioz hartu due ikastolen aldeko jaia antolatzeko lana guraso, ikasle eta irakasleek. "Urte osoa daramagu gelditu gabe lanean", aitortu dio BERRIAri Andone Mendizabal zuzendariak. Bildutako dirua zertarako erabiliko duten ere argi dute dagoeneko. Ikastolak badu handitze proiektu bat eta hura gauzatzea da helburua: "Daukagun ahalmenaren arabera joango gara egiten". 

Goizeko 9:30ak pasatxo zirenean eman diote hasiera jaialdiari. Eguraldia lagun, giro onean egin dute Ibilaldia, eta ohiko moduan garraio publikoa erabiltzeko aholkatu diete bertara hurbiltzen direnei. 

Egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek egun osorako. Besteak beste, herri kirolak, Governors eta Trikizio taldeen kontzertuak, harrizulatzaileek erakustaldia eta pailazoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.