Giza katea gaur, Ordizia eta Lazkao artean
Gure Esku Dago mugimenduak deituta, giza kate bat egingo dute gaur eguerdian Ordizia eta Lazkao artean (Gipuzkoa), Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu! lelopean. 12:00etan, bi kate osatuko dituzte Ordizia eta Beasain eta Lazkao eta Beasain artean. Eskuz esku lekuko bat pasatuko dute, mezu banarekin, Besaingo herriko plazaraino. Lekukoak pasatu ahala kateak desegingo dituzte, eta herritarrek Beasainera egingo dute bidea. Plazan ekitaldi bat egingo dute, 13:00etan, eta han irakurriko dituzte mezuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu