Gizarte Zientzietako selektibitatetik Matematika azterketa kentzeko eskaera
DONOSTIA. Iragan asteazkenetik selektibitatea egiten ari diren milaka euskal ikaslek Gizarte Zientzien ataleko Matematika azterketa «kentzeko edo baliogabetzeko» eskatu dute, zailegia delakoan: «Azken urteetan ez da halako mailarik eskatu Matematikako hautaproban». Change.org plataformaren bidez egin dute eskaera, eta, egun bakarrean, 7.200 sinaduratik gora biltzea lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu