Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, ama hiltzea egotzita

Emakumea apirilaren 26an hil zen; semeak orduan azaldu zuenez, eroriko baten ondorioz. Ordea, osasun langileek indarkeria zantzuak atzeman zituzten gorpuan. Atxilotuak 53 urte ditu.

Indarkeria matxistaren kontra gaur Atxurin eginiko protesta. ARITZ LOIOLA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko ekainaren 9a
21:03
Entzun

Ertzaintzak 53 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia), ama hil izana leporatuta. Zehazki, emakumezkoa joan den apirilaren 26an zendu zen, Gurutzetako ospitalean. Semeak orduko hartan emandako bertsioaren arabera, emakumea erori egin zen, eta horrek eragindako lesioengatik hil zen gero. Ordea, erietxeko osasun langileek indarkeria zantzuak sumatu zizkioten hilotzari, eta forentseei eman zieten abisu. Semea atzeman dute gaur, lesioak hark eraginak direlakoan batik bat.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, Ertzaintzaren ikerketan ondorioztatu dute, gainera, emakumezkoak ez zuela behar adinako mediku arta jaso lesioak jasan ondotik. Hau da, zehaztu dutenez, ospitalera eraman zutenerako oso larri zegoen.

Atxilotuak emakumezkoa hil duela baieztatuko balitz, aurten Euskal Herrian izandako bigarren hilketa matxista litzateke, 114.-a 2003tik.Kontsultatu indarkeria matxistaren Euskal Herriko datuak, hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.