Atzo iluntzean, 55 urteko gizon bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak hiriburuko Alde Zaharrean. Emakume baten deia jaso zuten udaltzainek. Emakumeak adierazitako lekura bertaratzean, emakumeari, gizon bati eta pare bat lekukori galderak egin zizkieten. Emakumeak kontatu zien bikotekide ohiarekin topo egin zuela, eta hark, beste gizon batekin zihoala ikusi zuenean, zaplazteko bat eta ostikada bat eman zizkiola.
Guztien testigantzak jasota, 55 urteko gizona atxilotu eta eraman zuten udaltzainek.