Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita

Etxetik ihes egin zuen, eta lekuko batek deitu zuen udaltzaingora.

jakes goikoetxea
2025eko abenduaren 15a
14:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 28 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat goizean, haren bikotekideari lesioak eragitea egotzita. Poliziaren arabera, 08:00etan dei bat jaso zuten, eta esan zieten gizon bat eta emakume bat eztabaidan ari zirela kalean. Udaltzainak bertara iritsi zirenean bi emakume topatu zituzten, bata bestea lasaitzen, bietako bat «oso beldurtuta» zegoelako. 

Emakume hark udaltzainei esan zien bikotekidearekin eztabaidan aritu zela kalean, eta eztabaidatzen jarraitu zutela etxean, baina gero gizonak jo egin zuela eta etxetik ihes egin behar izan zuela. Lekuko batek emakumea ihes egiten ikusi zuen, eta Gasteizko Udaltzaingora deitu zuen. 

Udaltzainak bikotearen etxera joan ziren, eta gizona atxilotu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.