31 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean Gasteizko Udaltzaingoak, sexu eraso bat egitea egotzita. 16:00 aldera dei bat jaso zuen Poliziak, erranez emakume bat eta gizon bat kalean eztabaidatzen ari zirela, eta gero gizonak emakumea bultzatu zuela.
Polizia bertaratu zen, eta biak elkarrizketatu zituen: emaztekiak erran zien gizonak ukituak egin zizkiola, eta kalera ihes egiten saiatu zenean gizonak jarraitu egin ziola, oihu artean. Gizona polizia etxera eraman zuten, eta han atxilotu.