Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon eraso bat egotzita

2022ko otsailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
43 urteko gizon bat atxilotu zuten igandean Gernika-Lumon (Bizkaia), neska lagunari eta beste bi pertsonari eraso egitea egotzita. Goizaldean gertatu zen, 01:40 aldera. Erasotzailea bere neska lagunarekin eztabaidan ari zen, eta, lekukoen arabera, bi ostikada jo zizkion. Emakumea laguntzera joandako beste bi gizoni ere eraso egin zien: labana batekin zauritu zuen bat, eta bestea ahoan jo zuen. Ospitalera eraman behar izan zituzten biak. Erasotzaileak ihes egin zuen. Atxilotua espetxera bidali dute, deklaratu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.