Gizon bat epaitu dute bideo eta irudi pedopornografikoak edukitzeagatik

Derrigorrezko artak egitera kondenatu du Baionako auzitegiak.

Baionako Polizia Etxea
Baionako Polizia Etxea, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2024ko otsailaren 2a
10:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Baionako auzitegiak 44 urteko gizon bat epaitu zuen atzo, irudi eta bideo pedopornografikoak edukitzeagatik. Prokuradorearen arabera, oso bideo bortitzak ziren, niniekin eta haur oso gazteekin. Bost urtez derrigorrezko artak egitera kondenatu du epaileak gizona.

Iragan urteko abenduan atxilotu zuten gizona, pedopornografiaren kontrako operazio handi batean. Frantziako Poliziak laurogei gizon atxilotu zituen egun horretan Frantzian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.