Gizon bat espetxeratu dute Donostian, asteburuan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Erasoa etxegabeendako Gaueko Aterpea zerbitzuan izan zen, larunbat gauean. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gertatutakoa gaitzetsi dute, eta elkarretaratzea egin dute.
Eneko Goia Donostiako Udaleko alkateak prentsaurreko batean eman ditu xehetasunak. Erran duenez, erasoa jasan zuenak gertatutakoaren berri eman zien aterpetxeko langileei, eta haiek protokoloa aktibatu zuten. Gizona atxilotu zuten gero, eta epaileak behin-behinean kartzelan sartzeko agindu zuen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere erasoa gaitzetsi du, eta babesa eskaini dio erasoa jasan duen emakumeari.