Gertakaria

Gizon bat hil da Azkoienen karbono dioxidoa arnastuta

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gazte bat hil da Azkoienen karbono dioxidoa arnastuta. Antza denez, estufa batek gas ihesa izan du eta karbono dioxidoa arnastearen ondorioz intoxikatuta hil da gaztea.

2006ko azaroaren 7a
16:34
Entzun 00:00:0000:00:00
SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuek goizaldean jaso dute hildakoaren emaztearen deia laguntza eske. Horrenbestez, Azkoienera hurbildu dira larrialdi zerbitzuko kideak. Heriotza baieztatu ostean, Nafarroako Auzi-Medikuntzako Institutura eraman dute eta bihar egingo diote autopsia.

Nafarroako Foru Poliziak bere gain hartu du diligentziak egiteko ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.