Gizon bat hil da Baionan, auto istripu batean

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, bi autoren artean. 73 urteko gizon bat da hildakoa.

Suhiltzaileen kamioi bat, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Suhiltzaileen kamioi bat, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko irailaren 22a
08:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo arratsalde hondarrean gertatu zen istripua: bi autok elkar jo zuten, parez pare, suhiltzaileek erran dutenez. Autoetarik batean zegoen 73 urteko gizonari sokorri ekartzen entseaturik ere, ezin izan zuten salbatu.

Gizonarekin zegoen 63 urteko emazte bati ere sokorri eman diote, autoan blokeaturik baitzegoen: bertatik atera, eta Baionako ospitalera eraman dute, oso larri.

Bigarren autoan beste gizon bat zegoen, 40 urtekoa, eta salburik atera da istriputik.

Hildako bat Trebiñun

Atzo gauean, berriz, auto istripu bat gertatu zen Trebiñun (Araba), eta pertsona bat hil zen. Beste bi herritar zauritu ziren, 112 Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi duenez. Hain zuzen, Armentian gertatu zen istripua, eta hiru lagunak autoaren barruan harrapatuta geratu ziren. Abisua jaso zutenean, istripua gertatu zen tokira hurbildu ziren suhiltzaileak.

Osasun langileek tokian bertan baieztatu zuten herritarraren heriotza, eta beste biak artatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.