Gizon bat hil da Bokalen trenak harrapatuta

Goizeko 8:30 inguruan gertatu da istripua, Bokaleko tren geltokian.

AHT tren bat, Baionako geltokian, artxiboko argazki batean. GUILLAUME FAUVEAU
AHT tren bat, Baionako geltokian, artxiboko argazki batean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko irailaren 20a
10:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Istripu larria gertatu da gaur goizean Bokaleko (Lapurdi) tren geltokian. France Bleu Pays Basque irratiak jakinarazi duenez, 30 urteko gizon bat harrapatu du Baionatik Akizera zihoan abiadura handiko tren batek. 

Sokorri zerbitzuak iritsi direnerako, bihotz-biriketako geldialdia zuen gizonak, eta ez dute suspertu ahal izan. Bertan zendu da. 

Irratiaren arabera, 8:30 inguruan izan da istripua. Ez dute zehaztu nola gertatu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.